2014(e)ko abendua 27, larunbata

BerdinGen

Hona hemen nire txanda! Izan ere aproposa iruditu zait nik sortutako material bat erakusgai jartzea, hausnarketarako balio duela uste dudalako, berriz ere edozein alorretan; Hezkuntzara bideratzea garrantzitsua irudituko litzaidake, baina familia giroan, erakundeetan, udaletxeetan...lantzeko bezalako  edukia delakoan nago. 
Pista gehiagorik eman gabe, nire lagunek eta nik egindako bideoa txertatuko dizuet, urtero antolatzen den lehiaketa batera aurten aurkeztua, Beldur barik lehiaketara hain zuzen. Beldur barik programa indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da eta bere helburua da , gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Instituto askotan martxan darrai programa honek  hainbat urtetik gaur egunerarte. Beldur barik programa  esan genezake "Nahiko" programaren jarraipena dela, azken hau eskoletan lantzen baita. 
Beste barik azalpen txiki honen ondoren, gure egunerokotasunean azaltzen den gai bat da bideoan ikusiko duguna, inkesten gaia hain zuzen. 
Ikusi, barneratu eta hausnartu. Dudarik izatekotan idatzi iruzkin bat, gustora erantzungo dut!

2014(e)ko abendua 19, ostirala

Azkenengo fasea...

IRAKASGAIAREN HAUSNARKETA 
“El futuro de la educación estará profundamente signado por la tecnologia de la información venidera. Pero más aún, por cómo los educadores y estudiantes utilizan las TIC para el aprendizaje continuo” (Stanley Williams – Future of Education: Technology + Teachers).

Egia esan, lehen hezkuntza graduan, ezin zitekeen imajinatu orain dela hainbat urte irakasgai hau egongo zelarik etorkizun hurbil baten, lehen ez baitzen ezinbestestekoa teknologia irakaskuntza arloan. Orain ordea, hemen gaude, lehen hezkuntza egiten eta IKT izeneko irakasgai batekin, egun daukagun  gizartearen beharrizanei erantzunez sortutako irakasgaia, beharrezkoa baita hezkuntza arloan, ikasleak hainbat konpetentzia ikasten garatzeko. 
Esan beharra dago, irakasgai honek hainbat helburu garatzen lagundu dizkidala, eta honetaz  aparte, IKTak nire eguneroko bizitzan duten garrantziaz ohartzen lagundu didala, orain arte ez baitnaiz hain kontziente izan gai honi buruzko hausnarketa bat egiteko, eta merezi du.
Kurtso honi dagokionez, IKT irakasgaian, hasiera baten galduta ikusten nuen nire burua, irakasgaiak berak helburuak zeintzuk ziren markatzen ez zizkidalarik, dudaz beteta. Gero, baina, egunak igaro ahala, irakaslearen eta beste kideen laguntzarekin, irakasgaiaren nondik norakoak harrapatzen joan naiz apurka-apurka, eskatutako zereginak ahalik eta ondoen bete. NI behintzat, nire buruarekin gustora gelditu naiz, espero nuena baino gehiago eskeini baitiot irakasgaiari eta espero nuena baino gehiago eman didalako irakasgaiak berak. Horrela ba, azken balorazio positiboarekin emango diot amaiera saio teoriko honen azken sarrerari. 



2014(e)ko abendua 17, asteazkena

Berdintasunez sentitu.

Oraingoan beste jardueratxo bat prestatu dut, material didaktiko baten laguntzaz. Eta musikaren laguntzaz berdintasunez sentitzen dela ere ikasiko dugu, bai guk eta baita ikasleek ere. Abesti bat da jarduera honen enborra, eta doinu kantagarri batekin letra barneratu ondoren, konturatuko gara esaten duenaz.  

Ariketa edo jarduera honen helburua hurrengoa da: Beste pertsona batzuen jarduerek neskengan eta mutilengan sorrarazten dituzten sentimenduak esperimentatu eta identifikatzea, horrela ikasiko baitute sentimendu horiek positiboki kudeatzen, horiek sorrarazten dituzten jarduerak eta harremanak aurreikusten, autoestimua indartzen eta beste neska-mutil batzuengan sor dezaketen ondoezaren edo ongizatearen jakitun eta arduradun izaten.
Abestia entzuteko hemen: http://www.emakunde.euskadi.net/contenidos/informacion/nahiko_materialak/eu_unidades/adjuntos/cancion/1-2.2UD.cancion.E.zip 



2014(e)ko abendua 14, igandea

MUNDUARI BEGIRA...

Lehengo egunean artikulu bat irakurtzen ari nintzela Giza Eskubide Unibertsaletaz zerbait zioela ohartu nintzen. Horrelako hitz potolo bat ordea, ezin daiteke edozein eratara aipatu. Beraz, horren inguruan informazio gehiago topatzeari eta zertxobait gehiago jakiteari ekin nion. Horrela ba, Nazio Batuek aldarrikaturiko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren lehen hiru artikuloen laburpena duzue hurrengo testutxoa. 

Gizon eta emakume guztiak aske dira jaiotzez eta berdinak duintasunez eta eskubidez.
 Pertsona orok ditu aitorpen honetan aldarrikatzen diren askatasun eta eskubide guztiak, inongo sexuzko, arrazazko… bereizkuntzarik gabe.

Gizabanako orok badu bizitzarako, askatasunerako eta bere buruaren segurtasunerako eskubidea.

Interesgarria iruditzen zait hau partekatzea, gaur egun bizi garen gizarte honetan hainbatetan ahaztu egiten zaizkigulako  "eskubidea", "askatasuna", "duintasuna" eta "berdintasuna" bezalako hitz potoloak. Eta haratago joanda, ez dakit ahaztu egiten zaizkigun edo nahita ahaztuarazten ditugun. Ziur daukadana da hezkuntzaren bidez badaukagula egiteko asko gai honen inguruan, eta horretan dihardugula, pauso txikien bitartez bada ere. 
 "Bidairik luzeena ere beti pauso batez hasten da" - Urtz

2014(e)ko abendua 11, osteguna

2014/12/11

Gaurkoan, dokumentatzaileen txanda zelarik, nahiko lasai hartu dut klaseko ordua, eta aurkezpenetaz gozatzeko aukera ere izan dut, nahiko dinamikoa izan delarik euren blogak azaltzeko prozesua. 
Honekin batera, Ikaskuntza Gurpilak proiektua bukatu da. 
Gustatu zait beraiek lauhilekoan zehar egin duten lana, oso lan sakona eta interesgarria egin dutela iruditu zait; sites bat eraiki, bertan informazioa antolatu, talde bakoitzak bere esentzia edo bere kutsua eman diolarik, bai siteseko diseinuan baita aurkezpena egiterakoan ere. Dokumentatzaileen lana, bakoitzak bere taldea behatzea izan da prozesu guztian zehar, eta ondoren euren ondorioak eta hausnarketak azaltzeko tartea izan dute. Proposatutako erronka eurentzat gogorra izan delakoan nago, baina zinez gainditu dute, baita ondo gainditu ere!


Klasea bukatzeko, irakasleak hurrengo asteko sarrerak nolakoa izan behar duen azaldu digu, bloga ixteko sarrera izan daiteke, beraz sarrera-amaiera. Bertan, uste dut bakoitzak bere prozesua azaldu beharko duela, IKTn izan dituen zailtasunak komentatuz. Beraz, hurrengo astera arte!

2014(e)ko abendua 10, asteazkena

Berdintasunez jolasten

Era desberdinetako ariketak proposatu ditut jada, denak ere interesgarriak. Oraingo honetan, asko eta sakon bilatu ondoren, topatu dut benetako ariketa bat, lehen hezkuntzara eraman daitekeena. Adibidez, bigarren ziklora bideratuko dugu, eta tutorearen laguntzarekin lortuko dugu patxadaz eta berdintasunez jolastea! Denok ezagutzen dugun mahai jolasa, "oka" izenekoa, baina berdintasunaren inguruko edukiekin planteatuta. Hona hemen jolasa:

Jolasaren izena: "Berdintasunaren  oka  jolasa"
Ikus irudia:


2014(e)ko abendua 2, asteartea

Berdintasunez bizitzen

Proposamenak proposamen... eta gaurkoan beste batekin natorkizue!
Klasean, etxean, kuadrillan... edozein arlotan lantzeko balio duen ariketa bat da, etorkizun baterako baliogarria agian. Hona hemen, probatu!

Ariketaren izena: "Nire bikoteari maitasun kanta" 


Egunen batean bikotea baduzu eta bikotearekin bizitzea erabakitzen baduzu, eguneroko bizimodua elkarrekin eginez, nola adieraziko diozu zure maitasuna? Zein izango da egingo diozun  elkarbizitza proposamena? Zer bizitza proiektu amankomuna eraikiko duzu berarekin?
Adierazi ezazu hori guztia kantu bat eginez. Har ezazu zure gustuko kantu baten musika eta idatzi egiozu hau guztiarekin letra berria zure hitzekin. Idatz ezazu, soinu ezagun bat erabiliz, zure bikoteari eskainiko diozun maitasun kanta.

2014(e)ko azaroa 27, osteguna

2014/11/27

Saio teorikoan gelditzen ziren aurkezpenekin bukatu dugu, azken 6 taldeak aurkeztu dute eta eurei arreta eskeintzen izan gara. Hurrengo astetik aurrera (modulo astearen ondoren) dokumentatzaileek aurkeztu behar izango dituzte euren lanak, beraz, gaurkoz testuen irakurketa eta lanketekin bukatutzat emango dugu.  

Lehengo harira bueltatuz, ondo aritu dira talde guztiak, baina gaurkoan deigarria iruditu zait eurek erabilitako baliabide digitalak, batzuk ez baitnituen ezagutzen. Gaurkoan konturatu naiz aurkezpenak hasi ziren astetik honaino zenbat baliabide desberdin erabili diren, era hori eskertzekoa da aurkezpenak ikusten eta entzuten gabizenontzat. Aurreko asteetan bideoak ziren nagusi, gaurkoan PowToon izeneko programaz jabetu naiz hobeto, eta benetan interesgarria iruditu zait umeekin erabiltzeko arloan baita.  Gaurko aurkezpenetan landutako gaiak hurrengo hauek izan dira:
Konpetentzia digitala, Ikaskuntza estrategiak eta IKTak, Eskola 2.0, Tic tac praktika onak...
Emaze eta Powton izeneko baliabideekin harritu naiz gaur, beraz hori iruditu zait deigarriena. Horrela ba, nik ere probatzeko asmoa dut hurrengo aurkezpen bat prestatzerako orduan. 

2014(e)ko azaroa 26, asteazkena

Boto morea

Pasatu da azaroaren 25a. Igaro da jada emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Berriz ere egunak argitu du eta hainbeste emakume mundu osoan zehar oraindik zapalduta egongo gara, bortxatu egingo gaituzte, eskubideen urraketak pairatu beharko ditugu, kolpeak jasaten jarraituko dugu (bai eskuz eta bai hitzez)... Nor oroituko da bihar guzti honetaz? Nork salatuko du sare sozialetan? Zein komunikabidetan agertuko da zapalkuntza honen testigantza?
 

2014(e)ko azaroa 20, osteguna

2014/11/20

Heldu da gure txanda. Gaur aurkeztu beharra daukagu taldean prestatuta eduki dugun lan hau, ikaskideei azaltzeko ordua heldu da, horretarako PPT bat prestatu dugu, era bisualago batean bideratzeko gure aurkezpena.


 


Egokitutako gaia, goian  ikusten duzuen bezela, "Gizarte pantaila-anitza" izan da, eta niri egokitutako testuak ere izenburu berdina eduki du. Esan beharra daukat ulertzeko ez dela oso erreza izan, buruhauste asko ekarri dizkidalarik, baina uste dut lan askoren ondoren ondo bideratu dudala. Hona hemen nire prozesuan zehar egindako notak eta apunteak:



Nire eskemak - 1
Nire eskemak - 2


LABURPENA: 


LA SOCIEDAD MULTIPANTALLAS”  - Pantaila anitzeko gizartea
ALFBETIZAZIO MEDIATIKORAKO ERRONKAK:

*Artikulu zientifikoa / ulertzeko ez oso erreza
Sarrera:
Telebista tradizionala gaur egungo testuinguru digitaleko baldintza eta eskakizun berrietara moldatzen ari da
Birmoldaketa hauek: produkzioan, antolamenduan eta jasotzean ematen dira.
Honen barruan, aldaketak programetan, generoetean, orokorrean edukietan.
Laburbilduz, azalpen honetan, gizarte pantaila-anitzak alfabetizazio mediatikorako dituen erronka berriak ikusiko ditugu.

Erronkak:
Sistema mediatikoko aldaketa nabarmenena telebista eta ikus entzunezko zerbitzu berriak garraiatzeko sistema da.
Adibidez, sare digitalak, Internet, sateliteak…
Guzti honek konektibitatea etengabe bultzatzen du
Pantailen nahikotasuna:
Munduko txoko gehienak lurralde garatuetakoak eta baita azpigaratuagoak, gizarte mediatiko eta pantaila-anitzekoak bihurtu dira:
               >Telebistako  pantailatik hasi + ordenagailuarena + tabletarena + bideojokoena…
Honen arrazoia:
               -gizakiak denbora asko eskeini  dio hedabideei
Honek zentzua eta adimena kaltetu egiten ditu, eta horregatik, alfabetizazio mediatiko egokia gauzatzeko  zenbaiten arteko elkarlana behar da

Ondorioa:
Aurretik esandako faktore guztien arteko konbinazioa ikusita, esan dezakegu hezkuntza eta telebista  bat doazela, beraz, telebistaren erabilerarako estilo berriak aurkitu beharko litezke.


2014(e)ko azaroa 14, ostirala

HAZI ETA IKASI, IKASI ETA HAZI

Lehen hezkuntzako lehen ziklora abiatuko gara momentu batez, eta bertan aurki dezakegun ikuspegitik irakurriko dugu ondorengoa. 
Berdintasunaren gaia lantzen duen ipuin batekin nator gaur, eta honek  neska eta mutil baten abentura kontatzen du, euren ezaugarri fisikoengatik Luze eta Txiki izenekoak. Protagonista biak gaurko gure ikasleen adineko (LH 1. eta 2. mailak) ikaskide talde baten partaide dira, horrela ba, eurei hurbilago egingo zaie testuingurua ulertzerako orduan.

LABURPENTXOA:
Ipuina Berdinland izeneko herrialde batean gertatzen da, gizon eta emakumeen berdintasunaren ikuspegitik eredu positiboak (semaforo berdeak) eskeiniko dizkigun herrialdea. Maiz, gure inguruko ohizko egoera estereotipatuen alternatiba izango diren egoerak eta ereduak izango dira. Adibidez, lehen ipuin honetan: neska altu eta indartsu bat, mutil txiki bat, neska lider bat, lehen mailako maisu bat, eskolako zuzendari emakumea, kamioi gidaria den suhiltzaile emakume bat, suhiltzaileburu
emakume bat, telebista kamaragile emakume bat... hauek denak ikusteko aukera izango dugu. 
Egin klik! Gozatu, ikasi eta hazi!

http://www.emakunde.euskadi.net/contenidos/informacion/nahiko_materialak/eu_unidades/adjuntos/cuento/1-2.1UD.cuento.E.pdf

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

2014/11/13

Klasera heldu bezain laster aurkezpenen ordua izan da, "Ikaskuntza gurpilen" inguruan prestatu dituzte gaurko aurkezpenak, bertan taldeka egokitutako testuak landu ondoren, besteoi azaldutako gaia izan da ikusgai, horretarako aplikazio desberdinak erabiliz: Pezi, PPT, PowToon...
Gaurko taldeek oso ondo menderatu dutela gaia iruditu zait, behintzat niri transmititu didatenaren arabera. Guri egokitutako gaia, ostera, (hurrengo astean aurkeztu beharrekoa) ulergaitzagoa egin zait barneratzerako orduan, testuen aldetik eta dena delakoak, horregatik hauen aurkezpena sinple eta ulergarria egin zait.  Azkenik, dokumentatzaile guztiek gure lanak batu behar dituzte eta euren ondorio eta hausnarketa propioak bideratu. 
Uste dut gutxinaka-gutxinaka banoala irakasgai honen martxa hartzen! 

2014(e)ko azaroa 2, igandea

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

LABURPENA:

Testuari dagokionez, hainbat argibide ematen ditu eta informazioa zehazten du gaurko gizartea definitu gabe, testuingurua hobeto ulertzeko.Hau da, hurrengo aspektuak aztertu eta analizatzen ditu: gizarte globalizatua, materialista, gizarte gaininformatua, komunikabideak eta abar.



Beste alde batetik, testuak dionez, gaur egungo gizarteak eta eskolak talka egiten dutela, bereziki teknologiaren aldetik. Beraz, IKT-aren erabilera bultzatu behar da eskolan baliabide ezberdinak eskainiz, zeinak eskolatik kanpo ere erabili dezaketen. Baliabide anitzak dira aipatzen direnak: web 2.0, blog-ak, wiki-ak eta abar.


HITZ GAKOAK:

  1.  Hezkuntza
  2.  Baliabideak
  3.  Alfabetatze digitala
  4.  Informazioa
  5.  Bideak

PROPOSATUTAKO  GALDERAK:

1. Ikasleek ez ote dute gainezka egingo hainbeste teknologiarekin? 

2. Posible litzateke eskola gizartearen menpekotesunetik kanpo egotea? Posible litzateke biak era berean garatzea? 

2014(e)ko urria 31, ostirala

2014/10/30 - Saio teorikoa

Gaurkoan, irakasgaiari sarrera emateko, bideo bat jarri digu Alaitzek, Maria Acaso agertzen den bideoa, eta bertan, hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egiten du, bere iritzi pertsonala emanez. 
Ondoren,  hainbat argibide eman ditu irakasleak taldeko lana dela eta, ondoren gure taldearekin lanean hasteko, behintzat hitz egin nortzuk garen, zer egokitu zaigun, etab. 
E gelan igota zegoen zerrenda bilatu eta nire taldearekin harremanetan jarri naiz, lehendik ere eurekin lan egin dudalarik. 

Gaur ariketarekin hastea  ezinezkoa egin zaigu baliabide faltengatik (testu bat irakurri behar zen). Gainera, ez dugu izan batere argi zer egin behar den. Egia esan, nahiko galduta ibili gara klasean. Ea datozen ostegunetan argiago gabiltzan!

2014(e)ko urria 29, asteazkena

BERDINTASUN, BERDINTASUN, BERDINTASUN ......


Ondo etorri nire blogera! 
Bertan izango duzu aukera "Berdintasun" moduko hitz potoloaren aurrean irakurtzeko, eztabaidatzeko, ikasteko, hausnartzeko baita abian jartzeko ere.
Hainbestetan ahoz-aho dabilgun hitza dugu "berdintasuna", hezkuntzan batez ere kontziente garena zenbaterainoko garrantzia duen honek; oinarria dela esatera ere ausartuko nintzateke, baina hori astiro-astiro ikertzen, aztertzen eta irakurketak egiten joango gara. Batzuetan agian irakurketa sakonegiak, bestetan azalekoak...Gai honi argazkia leku desberdinetatik aterako diogu, bakoitzak bere argazki kamararekin (bertan nire planoa nagusituko da, nahiz eta komentatzeko askatasun osoa daukazuen zuek eta zuen ikuspuntua erakusteko aukera), eta agian ondorio batera helduko gara idazten dugun bakoitzean, edo ideia solteak aterako ditugu, edo ez bata ez bestea.

Tarte edo espazio hau erakargarria izan daiten saiatzeko asmo guztiak abian jarrita, goazen ba hastera!