2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

2014/10/30 - Saio teorikoa

Gaurkoan, irakasgaiari sarrera emateko, bideo bat jarri digu Alaitzek, Maria Acaso agertzen den bideoa, eta bertan, hezkuntzaren bost puntu nagusiei buruz hitz egiten du, bere iritzi pertsonala emanez. 
Ondoren,  hainbat argibide eman ditu irakasleak taldeko lana dela eta, ondoren gure taldearekin lanean hasteko, behintzat hitz egin nortzuk garen, zer egokitu zaigun, etab. 
E gelan igota zegoen zerrenda bilatu eta nire taldearekin harremanetan jarri naiz, lehendik ere eurekin lan egin dudalarik. 

Gaur ariketarekin hastea  ezinezkoa egin zaigu baliabide faltengatik (testu bat irakurri behar zen). Gainera, ez dugu izan batere argi zer egin behar den. Egia esan, nahiko galduta ibili gara klasean. Ea datozen ostegunetan argiago gabiltzan!

2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena

BERDINTASUN, BERDINTASUN, BERDINTASUN ......


Ondo etorri nire blogera! 
Bertan izango duzu aukera "Berdintasun" moduko hitz potoloaren aurrean irakurtzeko, eztabaidatzeko, ikasteko, hausnartzeko baita abian jartzeko ere.
Hainbestetan ahoz-aho dabilgun hitza dugu "berdintasuna", hezkuntzan batez ere kontziente garena zenbaterainoko garrantzia duen honek; oinarria dela esatera ere ausartuko nintzateke, baina hori astiro-astiro ikertzen, aztertzen eta irakurketak egiten joango gara. Batzuetan agian irakurketa sakonegiak, bestetan azalekoak...Gai honi argazkia leku desberdinetatik aterako diogu, bakoitzak bere argazki kamararekin (bertan nire planoa nagusituko da, nahiz eta komentatzeko askatasun osoa daukazuen zuek eta zuen ikuspuntua erakusteko aukera), eta agian ondorio batera helduko gara idazten dugun bakoitzean, edo ideia solteak aterako ditugu, edo ez bata ez bestea.

Tarte edo espazio hau erakargarria izan daiten saiatzeko asmo guztiak abian jarrita, goazen ba hastera!