ASTEKARIA

Orri hau IKT ikasgaiko SAIO PRAKTIKOKO astekaria izango da. Bertan klase bakoitzeko egunerokoa eta hausnarketak plasmatzeko aukera izango dugu.

******************************************************************************


  • 2014-10-24 Barikua
Gaurko klasean Blog bat nola sortzen den  eta  nola dinamizatu daitekeen ikasi dugu. Bestalde,  blogaren erabilerak dakartzan beste hainbat duda argitu ditugu,eta gaurtik aurrera egunerokotasunean erabiltzeko erramintak eta "trukoak" arakatu ditugu. 
Hasteko, norberak bere gmailetik Blogger-era sartzeko aukera izan dugu, bertan martxan jartzen hasi gara klaseko ikasle bat eredu izan dugularik. Bloga sortzerakoan:  kontutan hartutako pausuak:
      -Blogean sarrera bat nola sortu
      -Sarreran testutik aparte nola txertatu bidio bat, argazki bat, URL     bat..
      -Orriak nola sortu, eta euren erabilerak ezagutu.
      -Diseiñuaren inguruko hainbat detaile: nola jartzen diren ikusgai etiketak, linkak, orriak...
      -Perfilaren diseinuaren inguruan aldaketak nola egin, nola jarri argazki bat gure blogaren izenburuaren             atzean...

Klasea amaitzeko astekaria idazten hasi gara eta honi buruzko hausnarketa txiki bat egin dugu.



  • 2014-10-30 Eguena
 Klasean lehenik eta behin beste ikaskideen blog-helbideak nola topatu eta txertatzen diren ikasi dugu, horrela ba, helbide gutxi batzuk gure blogeari gehitzeko aukera izan dugu. Ondoren bakoitzak bere bloga antolatu du denbora batez; atondu, formatuz aldatu, diseñuak ezberdinak ikusi...
Gaurko egitekoen barruan ere bideo bat ikusi dugu, Josunek jarri duena; bideo hau blogei buruzkoa izan da, zehazki "Feed"en ingurukoa. Gero, praktikan jarri dugu bideoan ikusitakoa, eta guk ere gure blogean feed bat  jarri dugu, bertan, nahi dugun blog/webgunetik informazio berriena eskuragarriago izateko. Feed-aren funtzioa, eguneratuta egotea da. Beraz, eguneratuta egon nahi dugun gaia zein izango den aukeratu eta feeda jartzea besterik ez dago.
Saioa bukatzeko erloju bat blogean nola jar dezakegun ikasi dugu "Clocklink" orrialdearen bitartez. Nik ere bertatik bat aukeratu dut, blogaren ezkerraldean ikus dezakezuenez.



  • 2014-10-31 Barikua
Gaurkoan IKT saio praktikorako taldeak antolatu ditugu, ikasgaian zehar aktibitate batzuk taldean egitekoak baitira. Beraz, nire taldekoak izango direnekin jarri eta  4.2. aktibitatea (gidan 15. orr.) egiten hasi gara. Lanaren gaia: Blogak irakaskuntzan. Honi buruz informazioa bilatu, eta taldean informazioa komentatu, konpartitu eta egituratu egin behar izan dugu. Hau adostutakoan, aurkezpena egieko baliabide bat erabili behar izan dugu: aukeran hauek izan ditugu; padlet, bubble eta prezi. Hasiera baten padlet-ekin(guretzako baliabide berria) denarekin hasi gara, baina baliabide oso mugatua da guk nahi genuenerako, hormairudiak bakarrik sortzen baititu. Beraz, lehendik ezagututako Prezin diapositiba batzuk egin ditugu, Blogen ezaugarriak, erabilerak, blog motak... aipatuz.  Klasea bukatzeko denok aurkeztu behar izan dugu gure lana besteon aurrean, eta batzuk besteongandik ikasi dugula iruditu zait; baliabide desberdinak erabili ditugulako eta informazioa bilatzerako orduan kontraste batzuk izan direlako. Horrela ba, aberatsa iruditu zait gaurko saio hau.



  • 2014-11-13 Eguena
Aktibitate batekin hasi dugu saioa gaurkoan, "Testua formateatzen" izeneko aktibitatearekin, horretarako irizpide batzuk jarraitu ditugu. Hauek modulu lanerako lagungarri izateko wordek dituen baliabideak ikasi ditugu:
*Bibliografia ordenatzeko erak
*Dokumentua hainbat eratara ikusteko: dokumentuaren mapa, eskema...
*Aurkibidea errazteko moduak, era mailakatuan: titulo-mailak.
(...)





Aktibitatean egin beharreko hainbat gauza banekizkien,  beste batzuk ordea ez ditut inoiz erabilita izan, beraz, baliagarriak egin zaizkit irizpideak eta baita Word programaren errepaso  txiki hau ere. Binaka egin dugu aktibitate hau, eta nire ikaskidearen ezagutzak eta nireak batuta, lan txukuna atera zaigula esan dezaket, lehengo testuaren formatua goitik behera aldatu dugu, beste testu jantziago baten antza duelarik. Saioaren bukaerako tartea astekaria idazteko erabili dugu.



  • 2014-11-14 Barikua

Atzo esan zigun irakasleak gaur taldeko proiektu batekin hastekoak ginela, eta horrela izan da saioaren hasieratik taldeka jarri gara. Lehendik eratuta geneukanez, erraza izan da martxan jartzea. Hasteko, testu bat irakurri behar izan dugu, "Los jetas y los pasotas" ondoren denon taldekideon artean komentatzeko. Hemendik ideia asko atera dira, batzuk kontra beste batzuk alde... eta talde handian komentatzeko aukera ere izan dugu, beste gelakideen iritzia jakin dugularik. Gure esperientziak partekatu ondoren, taldeko arauak, rolak, argazkia... datu hauek jasotzen zituen fitxa bete dugu (hau egiteko taldeko driva sortu dugu, denok aldi berean dokumentuetan idazteko, irakurtzeko...). Ondoren, fitxarekin batera taldeak pentsatu eta adostutako arauak idatzi ditugu, eta bukatutakoan guzti hau egelara igo behar izan dugu.  Gaurko lanarekin bukatzeko, taldeko sites-a ere sortu dugu, bertan, hainbat orritan irakaslearekin lanak, dokumentuak... partekatzeko aukera izateko, baita taldekideon artean ere. Bukatzeko, gaurko akta idatzi eta sortutako sitesean txertatu dugu. Beste barik horrela bukatu dut astea.



  • 2014-11-20 Eguena


Gaurkoan taldeko proiektuarekin jarraitu dugu, egun gutXi gelditzen zaizkigu dena bukatzeko eta aurkezpenaren data   geroz eta hurbilago dago. Horrela ba, entregatu beharreko 2. Zatiari ekin diogu klase hasieran. Nire kasuan, lehenengo eta behin taldekide berria izan dugunez taldean, honen datuak gure talde-fitxan txertatzen aritu naiz, berriro ere irakasleari bidali ahal izateko. Honen ondoren, lehengoan sortu genuen sitesera igo dut talde fitxa, hau egiteko hainbat denbora pasatu dut, arazoak egon baitira, taularen formatua dela eta.
Ondoren, taldekide guztiak lanean zeudenez, laguntza eskeini diot sitesa antolatzen zegoenari; bertan atal ezberdinak desberdindu ditugu, besteak beste, entregatzeko lanen atala.


Saioa bukatzeko siteseko beste atal baten “taldeko aurkezpena” jarri dugun lekuan sarreratxo bat egin dut, gure burua aurkeztuz, baita gure helburua ere, eta zertan datzan sortutako sitesak.




  • 2014-11-21 Barikua

Proiektuari begira 3. entregagaiarekin hasi gara, gaitasun digitala lantzen duen inguruko gaia. Horretarako, bideo bat ikusi dugu denok,  "La competencia digital" - Jordi Adell-en eskutik. Honek konpetentzia digitalak zertan datzan, eta honek dituen  dimentsioetaz hitz egin digu, bitartean apunteak hartzen aritu naiz, ondoren egin beharreko lana errazteko. Bideoa ikusi ondoren, hainbat galdera datozkit burura, besteak beste: Informazioa bilatzerako orduan kritikoak al gara topatzen dugun informaziorekin? Aukeratzen dakigu? 

Galdera bi hauek irakasle bezela norbere buruari planteatzeko modukoak direla uste dut, informazioa bilatzerako eta partekatzerako orduan ikasten gabiltzalako, eta iturria eta edukia ondo aukeratu behar ditugu.
Gaurko lanera bueltatuz, mapa kontzeptual bat egin behar izan dugu, gaitasun digitalaren dimentsioak kontutan hartuz, dokumentazio guztiak kontuan hartuta. 
Hau bukatu ostean, hausnarketa bateri ekin diogu, "Zer suposatzen du honek eskolan?". Galdera horretatik abiatuz, ideiak batuz eta lotuz, sitesean kopiatu dugu hausnarketa hau.




  • 2014-11-27  Eguena
Delicious plataformara bueltatu gara gaurko saioan, izan ere, aurreko egunetan bakoitzak bere Deliciousen bertan jarritako edo txertatutako URLak berriz ere miatzen ibili gara, horietatik bat aukeratu behar izan baitugu, Nik zalantza izan dut aukeratzerako orduan, baina azkenean baliagarriagoa iruditu zait aplikazioei buruzko linka aztertzea, bertatik niretzat ere probetxuzko informazioa atera dezakedalako, erabilgarritasunari begira, erraminta desberdinak ezagutzeko.

 Honetaz gehiago aztertu ondoren, entregatzeko moduko formatura pasatu dugu, taula formatura hain zuzen, gero gainerako taldekideekin batera sitesean jartzeko.
Gaurko saioa bukatzeko, taldeko partaideak batu gara bakoitzak eginikoa komentatzeko, eta ohartu naiz eduki nahiko desberdinak landu ditugula, suposatzen dut horrek desabantailak ekarriko dituela taldekideon artean bat aukeratzerako orduan, baina denak ere interesgarriak iruditu zaizkit. 




  • 2014-11-28 Barikua 
Klase barik


  • 2014-12-04  Eguena   / 2014-12-05  Barikua
MODULU ASTEA


  • 2014-12-11 Eguena
Gure taldearen proiektuaren aurkezpena biharko aurreratu genuenez, etxean egin behar izan dugu lana, berez, proiektuaren lan neketsuena, baina gaurko jada landuta ekarri nahi izan dugu.
Dena dela, Josuneri erakutsi bezain pronto ohartu gara ez gindoazela bide onetik, norabidea ez zegoen ondo finkatuta eta gauza batzuk zintzilik zeuden, beraz, lanari berriro ekitea erabaki dugu, gaurko praktika saioa aprobetxatuz eta etxean bakarkako lana eginez, bihar aurkeztu ahal izateko.
Horrela ba, berriz ere taldekideak batzartu eta ideia berri bat sortu dugu klasean hasi garelarik hau lantzen.




  • 2014-12-12  Barikua
Atzoko egun osoa lanean pasatu ondoren, gaur prest dakargu aurkeztu beharreko proiektua baita aurkezpena ere. 
Taldekieen aurrean aurkezten hasi aurretik taldeko barne-arazoa konpontzen saiatu gara, kide baten parte-hartze eskasa dela eta. Hau konpondu ondoren, gure aurkezpenari ekin diogu, eta esan beharra daukat gustora ibili naizela aurkezpen lanetan, egindako lana ez baita lan makala izan. Beste taldekideekin batera, amaitutzat eman dugu aurkezpena, denok ere ondo aritu garelarik. 
Ondoren, soberan eduki dugun denbora Sites antolatzen eta azken ukituak ematen aritu gara, hurrengo asterako prest edukitzeko.




  • 2014-12-18  Eguena

Beste taldeen aurkezpen eguna da gaur, eta saioa Modulu lan baten aurkezpenarekin hasi dugu, Josune DAL- talde baten tutorea delako. Esan beharra dago lan polita egin dutela eta entretenigarria izan dela. Gero, IKT irakasgaira bueltatuz, beste taldeen proiektuen aurkezpenen txanda izan da. Talde bakoitzak aurkezpena egiteko baliabide bat erabili du eta horrek arreta deitu dit.
Denak amaitu dutenean, gure taldeko Sitesa bukatutzat eman dugu, bihar delako amaitzeko azken eguna, eta ni ezin izango naizenez etorri, gaur eman dizkiot azken ukituak.
Ebaluaketa dela eta, gaur bete dut orria, taldekide bakoitzak hainbat ideia bota ditugu eta gero denak batu, amankomunean jarri eta ondorio batera heldu. 
Beste barik, astekari honi amaiera ematea besterik ez zait gelditzen, beraz, egunerokoa osotasunean bete dudalakoan, agur astekari!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina