Klasera heldu bezain laster aurkezpenen ordua izan da, "Ikaskuntza gurpilen" inguruan prestatu dituzte gaurko aurkezpenak, bertan taldeka egokitutako testuak landu ondoren, besteoi azaldutako gaia izan da ikusgai, horretarako aplikazio desberdinak erabiliz: Pezi, PPT, PowToon...
Gaurko taldeek oso ondo menderatu dutela gaia iruditu zait, behintzat niri transmititu didatenaren arabera. Guri egokitutako gaia, ostera, (hurrengo astean aurkeztu beharrekoa) ulergaitzagoa egin zait barneratzerako orduan, testuen aldetik eta dena delakoak, horregatik hauen aurkezpena sinple eta ulergarria egin zait. Azkenik, dokumentatzaile guztiek gure lanak batu behar dituzte eta euren ondorio eta hausnarketa propioak bideratu.
Uste dut gutxinaka-gutxinaka banoala irakasgai honen martxa hartzen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina